Irungo udal gobernuak bere diru publikoaren kudeaketa onaren adibide gisa jarri zuen, 2017ko aurrekontuen likidazioaren ondotik lortutako 6 milioi euroko “superabita”. EH Bildu eta SPI udal taldeen arabera, aldiz, ez dira 6 milioi izan, 26 milioi euro baizik, aurrekontu osoaren herena.
Zentzu honetan, “superávit” hitza erabili izana ere, leporatu diote alkateari. Erakunde publiko bat ez delako enpresa pribatu bat. Eta inpostuetan jaso eta urte bukaeran soberan den euro bakoitza, aurreikusi eta bururaino eraman den zerbitzu edo proiektua suposatzen duelako. Datuak ere eman dituzte, ideia baten egiteko, 2016. Urtean aurreikusitako inbertsioen %50a exekutatu zuten bitartean, 2017an %32ª baino ez da izan.
Dena dela, kezkagarriena EH Bilduren arabera, diru soberakin hori nola eta noren bizkarrera lortzen den aztertzea da. Izan ere, gehienetan obra eta zerbitzuen kontratazioetan, kontratuen prezioen apaltzetik dator aurrezkia, langilegoaren baldintzak prekarizatuz.