Hondarribian joan den urtean jaiotakoen izenean Udalak antolatzen duen Zuhaitz Eguna larunbata hontan ospatuko da. 23. urtea da hau egiten dela, eta joan den urtean bezala, San Telmo inguruan egingo dute zuhaitz landaketa, Higer Itsasargitik hurbil.
Natura 2000 Sareko natur eremu babestua da Jaizkibel mendia, eta ekimen honen helburu nagusia mendia baso-berritzea delarik, oraindik ere hainbat urteetarako lekua dagoela esplikatu digu Kalixa Silanes zinegotziak.
Larunbat hontako Zuhaitz Egunean 138 zuhaitza landatuko dituzte San Telmo tiro eremutik itsasoa aldera. 2016an baino 16 haur gehiago sortu baitziren iaz. Bestalde, aurten 7 urte betetzen dituzten herriko haurrek Artzu baserriko familiak eskuz egindako makil bana jasoko dute, bere garaian Gregorio Berrotaraun zinegotzia zenak ohitura bilakatu