Apirilaren 25a, San Marko eguna heldu den asteazkena izango da, eta errito edo usadio erlijioso eta Opilaren bueltan, ospakiunz handia izanik ere, Irungo Udalak urteroko prebentzio kanpaina abian jarri du, espreski gazteei zuzenduta.
Gizarte Ongizate arloa, Udaltzaingoa, Babes Zibila eta Mugikortasun departamenduak elgarlanean antolatutako neurri sortarekin, alkoholaren kontszumo goiztiarra eta gehiegikeriak sahiestu nahi dituzte.
Cristina Laborda, Mugikortasunerako zinegotziak aitortu duenez, “duela zenbait urte koma etilikoak eman ohi ziren Opila Egunean gazteen artean, eta horregatik hasi ziren prebentzio lana egiten. Egoerak hobera egin duela dio, eta aurtengoan ere, bereziki bi neurri hartuko dituzte egun horretan.
Batetik, San Martzial eta Guadalupera igotzeko doako autobusa antolatuko du Udalak, ordu erdiro, autoa eta motorrak hartzea ekiditeko. Eta Udaltzaingoak aurreko egunetan salmentari begira, eta egunean berean, alkohola eta drogen kontsumoa kontrolatuko du”.
Zentzu honetan, Gizarte Ongizate arlotik ere, 75 komertzio eta establezimenduei oroitarazi die iada, eskutitz baten bidez, Alkohol eta Drogomenpekotasun Legeak debekatzen diela adin txikikoei alkohola saltzea.