Irungo udal gobernuaren eredua agortua dago, EH Bildu koalizioarentzat

Antxeta Irratia 2018ko api. 18a, 00:00

Korrokoitz afera dela eta, giroa nahasia dabil azken aldi honetan. Alderdi gehienek hitz egin dute orain artean. Eta gaur EH Bilduk hartu du hitza, bere balorazioa egiteko. Gogoan hartuta, printzipioz heldu den asteko udalbatzara Ikerketa Batzorde famatuaren gaia eramango da.

Edozein kasutan, eta azken garaiotan emandako hika-mika politikoetatik haratago, EH Bilduk argi utzi nahi izan du, eskualdeko ikuspegia eta elkarlana beharko lukeela izan alderdi politiko guztien helburu nagusia, herritar ororen onerako. Baina hau ez dela ematen ari. Eta haien usteztan, udal gobernuaren eredua agortuta dagoelako da.