Miguel Angel Paez, Irungo Udaleko ekonomia sustapenerako ordezkariak nabarmendu duenez, “Irun Ekintzan eredugarria da, administraizo publikoa, enpresa pribatu, eragile sozial eta hezkuntza zentroen arteko elgarlanaren eredu bilakatu da. Ez Irungo Udalak, ez eta gainerako eragileek ere, euren kabuz martxan jartzeko aukerarik ez luketen neurriak hartu ahal izan dira lankidetza horri esker.”
Emaitzak hor dira. 2017. urtean, 119 kontratazio ekarri dituzten 33 enpresa berri sortu ahal izan dira Irun Ekintzan ekimenari esker. 1,493.700 euro banatu dituzte enplegu eta ekonomia sustapenerako laguntzetan. K-Biziak prorgramari esker 14 komertzio berri lagundu dituztelarik, eta beste 19 enpresa berritzaile lagundu. Eta 902.000 euro laguntza zuzen eman dituzte, 55 urtez gorakoei eta lan munduratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa laguntzeko.
Miguel Angel Paezek iragarri du, 2018ari begira, Irungo Udalak dagoeneko 777.000 euro erreserbatuak dituela, hartutako neurriak sendotzeko. Eta Europatik beste 120.000 euro jasotzeaz gain, helburu berarekin LANBIDEren laguntzak gehitu behar zaizkio. 2017an 672.000 euro gehiago izan ziren.
Era berean, eta aurtengo helburuen artean, itunaren baitan hirugarren mahai sektorial bat osatu eta protagonismoa lor dezan bilatuko dute. Komertzioari buruzko mahaia. Irungo ekonomian giltzarri delako.
Hau dagoeneko martxan diren beste bi mahai sektorialei batuko zaizkie. “Kualifikazioa eta Lan Munduratzearena”, non adimen urritasuna duten pertsonentzat zein gazteentzat ere plan eta laguntza bereziak eskaintzen dituztern lan munduratzeko. Eta “Enpresa eta Ekintzailetza” mahaia. Azken honetan, Mondragon Unibertsitateko Irungo Enpresaritza campuseko dekanoa da arduraduna. Berarekin mintzatu gara.