Tokiko produktuen aldeko astea laster Hondarribian

Antxeta Irratia 2018ko api. 10a, 00:00

Hondarribian, Tokiko Produktuen Astea prestatzen ari dira apirilaren 16tik 22ra bitartean. Hirugarrenez, herriko baserritarren lana eta bertako produktua balioztatu, kilometro zero edo ekonomia zirkularra bultzatu nahi du Udalak horrela, jai giroan. Izan ere, herriko ekoizleez gain, bertako produktuak erabili ohi dituzten bertako sukaldarien tailerrak, eta bertako okindegi eta bestelako establezimenduetara, edota Done Pedro Itsasgizonen Kofradiara bisita proposatuko dizkiete, eskolarteko zein helduei ere.

Kalixa Silanes, Ingurumen eta Landa Garapenerako zinegotziak esplikatu digunez, Iruñea, Baiona eta Hondarribiaren arteko Creacity proiektu europarraren haritik, Baionako merkatura bisita ere egingo dute, eta besteak beste, hiru herrietako arnotegiak eta sukaldariak ere presente izango dira antolatutako jardueretan.

Egitaraua osoa hondarribia.eus Udalaren webgunean duzue eskura, eta tailerretan izena emateko 943 11 12 13 edota BAZ bulegoan bertan egin behar da.