Kanporaketaren aurka, Argia (H)astea antolatu dute Sasiko Gaztetxean

Antxeta Irratia 2018ko api. 10a, 00:00

 2016ko ekainaren 11n Orio auzoko Argi Hastea etxe horretan sartu zirenez geroztik bezala jarraitu nahi du Hendaiako Gazte Asanbladak, eta apirilaren 16tik 22ra bitartean ekimen eta jarduera anitz antolatu dituzte kanporatze aginduaren esperoan diren bitartean. Hilaren 16an 19:00retan Bidazi kontsumo taldeko kide batzuen aurkezpena antolatu dute, egoitza aldaketa egin dutelarik. 17an Jose Mari Agirretxe-Porrotx pailazoarekin herrigintzaz eta irrigintzaz mintzaldia izanen da gaztetxean. Eta egitaraua mardulena, apirilaren 19tik 22ra izango da. Apirilaren 22an bertso saio batekin borobilduko dute egitaraua.