Irungo hiria okupatuko du Jaionek apirilaren 21ean

Antxeta Irratia 2018ko api. 9a, 00:00

Aurreko urtean indarrak hartzeko atseden hartu eta gero, aurten, Jaion-ek indarrez egingo du salto, Lakaxitatik Irungo hiri erdia okupatzera. Enpleguan, etxebizitzan, harremanetan, hiri espazioan, orohar, gure gizartearen testuingurua definitzen duen prekarietatearen kontrako aldarria izan nahi du aurtengoan. Kolektiboki zein indibidualki ere, proiektuen gaineko subirautzaren aldeko aldarria. Iragarri dutenez, eredu kapitalistaren aurrean, autogestioak aske egingo gaituelakoan, kale okupazio motorizatu festibo eta aldarrikatzailea itzuliko da apirilaren 21ean. Eguerditan hasiko da Urdanibia plazan antzezlan batekin. Eta bazkariaren ondotik, kamioi musikatuaren abiada izango da 17:00etan Moskutik Lakaxitara. Han kontzertuak izango dira iluntzeko 20:00etatik aurrera, SANGRE DE MONO, ON, LAS TUERKAS eta BIDE BAKARRA taldeekin.