Bilbo MendiFilm festibala Hondarribian izango da asteburuan

Antxeta Irratia 2018ko api. 5a, 00:00

Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra hirugarrenez egingo da Hondarribian, Itsas Etxea Auditoriumean, apirilak 7 eta 8an, larunbata eta igandea. Hondarribiko Udalak, aurreko bi edizioetako arrakastaren ostean, berriro babestu du Bilbao Mendi Film Festivalak antolatu eta Zineuskadik lagundutako ekitaldia. Aitor Elduaien, bertako komunikazio arduradunarekin hitz egin du Maia Muruaga lankideak. Bien artean ematen dizkigute xehetasun guztiak.