Bizik deituta, hainbat boluntariok euren burua eskaini dute Hendaiako erretentzio gunean, etorkinen lekua hartzeko. 30 plazako gune honek, gaur bertan irekiko ditu berriz ateak, eta etorkinak segituan eramatekoak dira.
Ekintza honen bitartez, Bizik, gaur eztabaidatzen den, Gerard Collomb-en legea salatuko du. Egonaldi eta erretentzio legaren eraldaketa honek, 45 egunetatik 90 edo 135 egunetara luzatuko baiditu erretntzioak. Jon Palais Biziko koordinatzaileak, epeak bikoiztu edo hirukoiztu daitezkeela salatu zuen.