Hendaiako herriko kontseiluan eztabaidatu ziren beste gaien artean, hendaiako karriketan bideo kamerak jartzearen proposamena izan da. Kotte ecenarro hendaiako auzapezaren esanetan, hendaiako herriko etxeak 7 edo 8 udaltzain beharko lituzte herritarren segurtasuna modu egokian bermatzeko. Azken hilabeteetan, hendaiako hainbat etxeetan izan diren lapurretak bizi lagunen haserrea piztu du hortaz diru partida bat bideratzea proposatu dute bideo kamerak kalean jartzeko. 50.000 eurokoa. Hendaia biltzenek erabaki horren berri ez zuela adierazi zuen eta bideo kamerak jartzearen kontra agertu da.