Hendaiako herriko konseiluaren hasieran, indarkeria sexistaren aurkako adierazpen instituzional bat egin zen. Izan ere azken hilabeteetan Hendaian, idarkeria matxistarekin zer ikusia duten hainbat gertakari izan dira. Hendaia biltzen udal taldeak azaldu duenez, gertakari gehienak salatu dira eta ikerketak abiatu dira ere bai. Itziar Varela Hendaia biltzen udal taldeko hautetsia.