« Sorginkerian dugu independentzia » lemarekin Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek 5. Urtez Gazte akelarrea topaketa antolatzen dute. Ekimena ostegun hontan Oiartzunen abiatuko da, antolatzaileen esanetan « Euskal Herriko txoko guztietako borroken topagune » bilakatzea dute helburu. Horretarako iganderarte mahainguru, hitzaldi tailer eta kontzertu ugari antolatu dituzte. Ernai eta Aitzina gazte antolakundeko bozeramaileekin hitzegin dugu.
Gazte akelarrera joateko txartelei dagokionez, ostiraleko sarrera 12 eurotan , larunbatekoa 18 euro. Bi egunetarako bonoa 30 eurotan. Txartelak Oiartzunen bertan erosi daitezke.