Coprosak Gaintxurizketako 37 langileen kontratuak bertan behera utzi ditu

Antxeta Irratia 2018ko mar. 29a, 00:00

Coprosa eraikuntza enpresak Gaintxurizketako tunelaren handitze obretan dauden 37 langileen kontratuak bertan behera utzi ditu. ELA sindikatuak egoera salatu du eta geldiketaren arrazoia, ADIFek obran diru gehiago jartzea, dela adierazi du.

Urtarrilaren 26an, langileen egoera hobetzeko negoziaketak hasi zituen sindikatuak eta arazo tekniko baten berri eman zien enpresak. Egun, arazo teknikoa baino ekonomikoa dela aipatu du sindikatuak, esleitze eta lan esku merkea baliatu delako.

20 milioi eurogatik esleitu da proiektua, esleipen prezioa baino ehuneko berrogei gutxiago. 37 langile kontratu dira eta ELA sindikatuak hauen egoera salatu du: Bost txandako egutegia, larunbat, igande eta gauetan lan eginez, Gipuzkoako eraikuntza lan akordioak zehazten duen dieta osoa jaso gabe.