Trafiko Zuzendaritzak Aste Santuko zirkulazio operazioa martxan jarri du. Bidegik ere, neurri bereziak hartuko ditu AP-8 autobidean joan den urtean emandako 20 kilometro arteko auto-lerroak sahiestearren.
Guztira 357.000 ibilgailu espero dituzte autobidean, asteazken hontatik hasi eta Pazko Astelehena bitarteko sei egunetan. BIDEGIk iragarri duenez, Irungo autobideko peaje edo pagalekutik 14.300 auto espero dituzte Iparralderako norantzan asteazkenez, eta beste hainbeste ostegunean.
Joan den urtean 11 kilometroko auto-lerroak sortu ziren egun horietan, eta hau sahiesteko, Irungo peajeko hobekuntza lanak gelditu egingo dituzte egunotan, eta ordainleku gehiago zabalduko dituzte, zerbitzua arintzeko.
Biriatun, aldiz, eta Hegoalderako norantzan, 19.000 ibilgailu espero dituzte Ostiral Santuan. Gogoan hartuta, frantses estatuan Pazko Astelehena baino ez dela jaieguna. Joan den urtean, 20 kilometroko auto-ilarak eman ziren egun hortan Hegoaldeko norantza hortan.