Aroa dela eta, zaila izango da turismo okupazioa guztiz betetzea

Antxeta Irratia 2018ko mar. 26a, 00:00

Dena prest dute eskualdeko hotel, nekazal-etxe, ostatu eta turismo bulegoetan Aste Santuko kanpainari ekiteko. Berez, joan den asteburutik somatzen hasi dira bisitarien joan-etorria, baina ostegun santutik pazko astelehena bitartean espero da kopururik handiena.

Joan den urteko datuak hobetzea zaila izango da Hondarribian. Ia %100eko okupazio-tasa lortu baitzen, eta Arma Plazako turismo bulegotik 3.269 bisitari iragan ziren bost jaiegun horietan, 2016ko datuak %22an hobetuz. Aurten datu hauek hobetu nahian dabiltza, eta horretarako, Arma Plazatik Alde Zaharra eta Portua auzoetara 42 bisita gidatu antolatu ditu. Martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitartean, egunero izango dira. Eta Hondarribiko Udalak Aste Santuko prozesio eta ondare kulturala erreklamu turistikoa ere badela nabarmendu du.

Maria Serrano, Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza ordezkariak esplikatu digu, azken urteetako datuen arabera, 10 bisitarietatik 7 Espainiako estatutik etorritakoak direla.

Aurten eguraldiak lagunduko ez badu, oso aro kaxkarra emana baitute datozen egunetarako, zaila izango da %100a betetzea. Baina Irun eta Hondarribiko hotel eta nekazal-etxeetan galdetuta, ez dirudi oso urrun ibiliko direnik. Hoteletan, Hondarribiko Alde Zaharrean dauden Palacete eta Txoko-Goxoan galdetu dugu. Nekazal turismoen eskaintza, bestalde, urtetik urtera garatzen doan sektorea da gure eskualdean. Beste bisitari mota bat erakartzen duelarik, bete egingo direla dirudi. Eta ez direla kantzelaziorik emango. Murdes Amundarain, Artizarra nekazal-etxea.