Txingudi Ikastolako ordezkariek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariekin izandako bilkuran, 7 milioi euroko konpromisoa lortu zuten, Txingudi Ikastolako eraikinek behar duten berritze lan integrala gauzatzeko.
Urteak dira horren beharretan, baina Lehen Hezkuntzan konponketak Udalaren eskumena izanik ere, gainerakoan Eusko Jaurlaritzaren ardura da, eta urte luzetan konponketa txikiekin aurrera egin behar izan ondotik, ikastolatik eskatutako azterketa teknikoaren txostena eskuetan zutela, Eusko Jaurlaritzan ezin izan diote uko egin berritze proiektuaren beharrari.