Irungo herriak Estatus Politikoari buruz erabakitzeko eskubidea duela sinetsita, Hartu Hitza elkarteak sinadura bilketarekin jarraitu du asteburu honetan Irungo kaleetan.
1941 sinadura dira iada, bildutakoak, eta apirilaren 29rako 3.000 jaso nahi dituzte. Euren buruari ezarri dioten erronka izanik ere, azaroaren 18an Irunen antolatzen ari diren herri galdeketari bermea emango diolakoan daude Hartu Hitza elkartean.
Bestalde, joan den larunbatean Irungo Hartu Hitzaren Adosgunean, herri kontsultan proposatuko den galdera zehazteko prozesu partehartzaileari ekin zioten. Lehendabiziko bilera irekia izan da helburu horrekin. Eta irundar ororen ekarpenak bildu nahi dituzte prozesu horretan.
Sinatzen jarraitzeko aukera
Irundik kanpo ikasi edo lan egiten duten pertsonek sinatzeko aukera izan dezaten, Hartu Hitzak Martxoaren 29an, osteguna, eta Apirilaren 2an, astelehena, bulegoa irikia izango du, 11ak eta 13ak bitartean.