Kataluniari elkartasuna adierazteko, elgarretaratzeak burutu dira eskualdean

Antxeta Irratia 2018ko mar. 26a, 00:00

Asteburu honetan Katalunian emandako azken espetxeratzeak eta Puigdemont-en atxiloketaren ondotik, erabatekoa izan da herri katalanarekin sustengua agertzeko Euskal Herritik emandako erantzuna.

Gure Esku Dago herri dinamikak, Estatuak Kataluniako herritarren gehiengoaren eskaera eta adierazpen askatasunaren aurka egiten jarraitzen duela salatu du: “eskrupulurik gabe, botere judizialaren bidez, etengabeko beldurraren kanpaina eginez eta blokeo egoera bat sortuz”.

Horren baitan, atzo eguerditan, Erabaki Hondarribiak deiturik Hondarribiko Kale Nagusian ehun lagun inguru elgarretaratu ziren herri katalanari sustengua ematek. Eta Irunen ere, San Juan plazan kontzentrazioa egin zuten.

Bihar asteartearekin, herriek erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko, “Aski da! Katalunyako preso politikoak askatu!” goiburuarekin batzar eta mobilizazioa deitu dute Urdanibia plazan arratsaldeko 19:00retan.