Txingudi Ikastolako ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariekin bildu dira

Antxeta Irratia 2018ko mar. 23a, 00:00

Eskualdeko hezkuntza zentrorik handienaren eraikinak zahartuak daude, eta urte luzeetan azterketa tekniko bat egin beharra zegoelarik, txosten teknikoa eskuetan, agerian geratu da, zenbait kasuetan mende erditik gora duten eraikinetan konponketak baino, berritze lan integral bat egin beharra dagoela.

Konpromisoen bila joan ziren Gasteizera ikastolako ordezkariak. Izan ere, lehen hezkuntzan konponketa txikiak Udalaren eskumena diren bitartean, DBHn, adibidez, jaurlaritzarenak dira. Edozein kasuetan, egin beharreko hobekuntzak handiak dira, 6 milioi euro inguruko aurrekontua eskatzen dutenak.

 

Sartu-irtenetako segurtasuna

Bestalde, gaur Irungo Ez Ohiko Udalbatzan, iada udal talde politiko guztiek ahobatez adostu duten mozio bat onartuko dutela, Txingudi Ikastolako sartze eta irteera orduetan segurtasuna hobetzeko, hau da, udaltzainen presentzia ahalbidetuko duen lege aldaketa eskaera Eusko Legebiltzarrari luzatzeko.   

Ikastola Irun eta Hondarribia arteko mugan kokatua dagoenez, ezin izan dute orain artean, legea tartean oztopo dela zein udaltzaingoaren ardura den adostu.