Santiagoko Deabruak kulktur elkartea atxekabeturik agertu da azken orduetan. 15 urte bete berri ditu elkarteak Irungo hiria txinpartez, musikaz eta animazio ezberdinez jantzitzen eta dinamizatzen. Baina haur, gazte eta helduen faboretan lanean dihardun irabazi asmorik gabeko elkarte honen eta Irungo Udaleko Kultura departamenduaren arteko harremanak ozpindu egin dira.
Izan ere, bihar, 15. urteurrena ospatzeo arratsaldeko 16:30etan hasi eta goizeko ordu txikietan bukatzeko zen festa handia prestatzen aritu dira, baina Udalari eskatutako kale okupazio baimenekin arazoak izan dituzte. Elkarteko Juanjo Toledo kidearekin gertatutakoan sakondu dugu.
Elkarlanean segitzeko prestutasuna
Udaleko Kultura zinegotziak bere partetik, ohar baten bidez jakinarazi du, Santiagoko Deabruak elkartearekin elkarlanean segitzeko prestutasun osoa duela Udalak. Baina bihar Zabaltza Plazan antolatutako besta, elkarteak nahi zuen modu edo ordutegietan ezin zela baimendu.