Irungo Podemos arbes auzora gerturatu da, bizilagunen proposamen eta iradokizunak jasotzera

Antxeta Irratia 2018ko mar. 22a, 00:00

Irungo Podemos-eko Zirkuluak joan den urte bukaeran aukreztu zuten “Kalez Kale” auzo programarekin segitzen du. Eta goiz eguerdi hontan, Arbes auzoan izan dira bizilagunen iradokizunak eta proposamenak biltzen. Hilero auzo batean izango dira, baina hiriaren erdia osatu dutenez, beraiengana hurbildu gara balorazio bat egin nahian.

 

Hondarribiko Podemos zirkulua

Bilera irekia antolatu dute martxoaren 24an, larunbata honetan, goizeko 11:00etan Zuloaga Etxean.  Zirkuluaren futzionamendua, Udal Gardentasunari eta proposamenak jorratuko dira  bertan.

Gogoan hartu behar da, Podemos-ek ez zuela 2015eko udal hauteskundeetan zerrendarik aurkeztu Hondarribian. Baina hauteskunde haietan Gipuzkoako Batzarretarako zerrendak 1.000 bozka bildu zituela Hondarribian.