Merkataritza gune handiak eta Txingudi Ikastolako sartu-irtenak martxoko udalbatzako mintzagai

Antxeta Irratia 2018ko mar. 22a, 00:00

Irunen, aldiz, Aste Santua datorrela eta, martxoko udalbatza ostiral hontara aurreratu dute. Irungo agintariek oporrak hartu aurretik, aldiz, hainbat dira eztabaidatuko dituzten gaiak. Haien artean, EH Bilduk Irunen bezala, Hondarribian eta Gipuzkoako ekialdeko gainerako udalerrietan ere, aurkeztuko duen merkataritza gune handien inguruko mozioa.

Etorkizunean bertako komertzio txikia, eta garraio eredu jasangarri bat nahi badugu, geroz eta gehiago hedatzen ari diren merkatalguneen ugaritzeko proiektuei mugak jartzea ezinbestekotzat jotzen du EH Bilduk. Dani Berasategi zinegotziak mozioaren xehetasunak azaldu dizkigu.

 

Txingudi Ikastolako sartze eta irteeren segurtasuna

Biharko udalbatza horretan ere, eztabaidarik gabeko gai bat onartuko da ahobatez. Izan ere, udal talde politiko guztiek sinatu dute iada, Txingudi Ikastolako sartze eta irteera orduetan segurtasuna hobetzeko udaltzainen presentzia ahalbidetuko duen lege aldaketa eskaera Eusko Legebiltzarrari luzatzea.  

Izan ere, ikastola Irun eta Hondarribia arteko mugan kokatua dagoenez, ezin izan dute orain artean, legea tartean oztopo dela zein udaltzaingoaren ardura den adostu. Silbestre Balerdi, Guraso Elkarteko lehendakariak aipatu digunez, legean paragrafo bat baino ez da aldatu behar, aldarrikapen historiko honi erantzuna emateko.

Bestalde, Txingudi Ikastolako gurasoak gaur Lakuara hurbilduko dira, ikastolako eraikinak zahartuak daudela eta, azterketa tekniko bat egitea eskatu diote Hezkuntza Sailari, eta berritze integral baten beharra dagoela ondorioztatu dute.  6 milioi euro beharko lirateke horretarako, eta gaurko bilkuran eman daitezkeen urratsak ikusiko dituzte.