Fortuna Kirol Taldeak antolatua, gaur egin dute aurkezpena Hondarribian. Igandean, goizeko 9:30-etan Donostiako Groseko Katalunya plazatik abiatu eta Ulia mendia gaindituta, Pasaian txalupa hartu, eta Jaizkibelen zehar Hondarribian bururatzeko helburua dute, 500 partehartzaileek.
1.300 metroko desnibela du mendi-lasterketak, eta adituen arabera nahiko teknikoa da. Baina azken garaiotan bota duen eta aste honetan zehar botako duen euria dela eta, lokatza asko espero da mendian, eta baldintza kaxkarrak espero dituzte korrikalarie
Jaizkibel mendia natur eremu babestua dela kontuan hartuta, 500 korrikalarietara mugatu duela lasterketa Fortuna elkarteak. Euren esanetan, naturan ahalik eta inpaktu txikiena eragitearren. Eta nabarmendu dute, lasterketa bukatu bezain pronto ibilbidea garbitzen dutela, baina erabiltzen duten material guztia biodegradablea dela.
Aurtengoan ere, 500 dortsalak zozketa bidez banatu dituzte. Baina Fortuna elkarteak emakumeen partehartzea bultzatu nahian, gutxieneko %7a emakumeentzat bideratzen ditu.