Hendaiako irundartzat jotzen du bere burua, Oihana Lekuona abeslari eta antzezleak. Hala adierazi dio, Ainara Maia kronikalariari. Mikel Errazkinekin, Lantz taldearekin eta beste hainbat talderekin kolaboratu du Lekuonak. Hilaren zortzian, "Emazteak Kantuz" kantaldian Maddi Ohenart, Pauline eta Juliette, Maddi Zubeldia, Maialen Errotabehere eta Maddalen Arzallus bertsolariarekin batera kantuan ikusteko aukera izan zen.