Aazken urteetan milaka dira, euren herrialdeetatik ihesean Europarako bidean Mediterraneo Itsaosan itotako errefuxatuak. GKE anitz dira, hauek lagundu nahian, izan itsasoan bertan, izan Grezi edota Italiako errefuxatu guneetan.
Tamalez, joan den astean Hondarribia-Katsika boluntario taldearen furgonetarekin gertatu izan den bezala, Europako agintariek hitz emandako laguntza ukatzeaz gain, erakunde hauen lan humanitarioa ere oztopatzen ari dira azken aldi honetan.
Horren irudiko da, ProActvia-Open Arms erakundeko Astral itsasuntzia, Libiatik 213 errefuxatu zeramatzala, Italian apresatu dutelarik, inmigrazio ilegala sustatzea leporatuta. Erakunde honekin elkarlanean ari den Zaporeak erakundeak, bien bitartean, Grezian eta Mediterraneo Itsasoan aurrera daramaten lana sustengatzeko, Elkartasun Bono kanpaina aurkeztu berri du gure eskualdean.
Hontaz guztiaz mintzatuko gara, Xabier Urresti, Zaporeka Bidasoako ordezkariarekin (ELK.)