Euskaraldia aurkeztu da Ipar Euskal Herrian larunbata honetan, eta Hendaiako herriak ere, egin du bere aurkezpena. Euskaraz Bizi egunaren baitan, Hendaiarrek, Euskaraldiak proposatzen duen « 11 egun euskaraz baietz » ekimenari, hordagoa bota diote, eta erronkari heldu diote. Horretarako berriki sortu duten Mintzaian elkartean batu dute Hendaiako euskalgintza, tartean da Euskal Irratiak sareko Antxeta Irratia. Bi urte daramatzate hala ere, herriko zenbait euskararen aldeko elkartek, saretze lanetan besteak beste. Momentuz lanaren dimentsioa neurtzen ari dira, informazioa biltzen eta baita jende gehiago erronkara batzen ere. Hendaiako Euskaraldiaren argazkia ere atera dute, Pirritx Porrotx eta Marimomotx pailazoen laguntzarekin, eta ehundaka Hendaiarren prestutasunarekin. Esther Arbelaitz eta Meltxor Artetxe Mintzaian taldeko kideekin hitz egin dugu, eta baita Porrotx pailazoarekin ere.