Asun Casasola ipun lehiaketaren hirugarren edizioak baditu garaileak

Antxeta Irratia 2018ko mar. 15a, 00:00

Nagore Laffage erahil zutela 10 urte beteko diren 2018 hontan, Irunen, Asun Casasola haren amaren borroka omentzeko antolatutako “Asun Casasola Ipuin Lehiaketa”rekin aurrera segitzea ez ezik, indartzea erabaki zuten antolatzaileek aurten.

Bi urteko ibilbidean 500 ipuin bildu ondotik, joan den urtean bilduma gisa argitaratu zuten “Gogoratzen nauzuenetan” liburua. Eta aurten, gazteen kategoria estreinatzeaz gain, nazioartekotu den literatur lehiaketa dela esan genezake.

Gaur arratsaldean ospatuko duzute lehiaketaren sari banaketa. Euskal Herritik ez ezik atzerritik ere jaso dituzue aurten lanak. Ainara Elizondo hondarribiarra eta Juan de Molina (Ubrique, Cadiz, Espainia) helduen kategorian, eta Aitor Agesta (Zubieta, Nafarroa) eta Ines Rodriguez (Fuensalida, Toledo, Espainia) gazteen kategorian dira Asun Casasola III. Ipuin Lehiaketaren irabazleak. Ipuin lehiaketako antolatzaile den Miren Lantz elkarrizketatu dugu.