Hendaian, joan den azaroaren 2an ordu erdian 17 litro etaz erdi euri bota zuelarik, euriteek eragindako kalteak, hondamendi naturala bezala izendatu dute. Prefeturak jakinarazi duenez kaltetuek beraien asurantza-etxeekin harremanetan jarri beharko dute martxoak 20 baino lehen kalte-ordainak jaso ahal izateko. Izan ere, hondamendi naturala izendatzearekin, aseguruak behartuak dira 2.000 euro baino gehiagoko kalteak %100ean ordaintzera, franchise edo frankiziarik gabe.
Hendaian, beti bezala, Bakartier edo Harrixabaleta auzoa izan zen kaltetuena, Hirierdiko zein Hendaiako goiko auzoetako uren emaria bertan isuritzen direlako. Garai batean Beltzenia ingurua ura zela gogoan hartuta ere, bertako komertzio, bizitegi eta xaiak dira beti hunkituak.
Zentzu honetan, Herriko Etxea egoera hobetu nahian dabil. Izan ere, berez, ura ponpatzeko makinak badira bertan, baina arazoak eman dituzte.