Hendaia Euskaraz ekimenaren 9. urtea ospatzen ari dira joan den martxoaren 8az geroztik Hendaian. Hilaren 17an herriko euskara eragile eta elkarteek Beltzenian antolatutako Euskaraz Bizi Egunarekin borobilduko dute egitaraua, hartan, azaro bukaeran ospatuko den «Euskaraldia : 11 egun euskaraz» nazional mailako ekimenaren aurkezpena eginen dutelarik ere.
Martxoaren 18a arte, aldiz, Hendaiako euskararen hilabetea zena ospatzeko, hamar egunez aisialdi eta kultur eskaintza berezia izanen da Hendaian, Herriko Etxeak proposaturik.