Santiago kaleko 21. eta 83. zenbakien arteko berriritartze lanak bisitatu ditu Txomin Sagarzazu alkateak Juantxo Murua, obra zuzendariarekin batera azalpenak emateko.
Milioi euro baten inguruko lanak izanik ere, Portua auzoan azkeen urteetan berritutako irizpide bera jarraituz, eta San Pedro kaleko zoladura berbera jarriz, Santiago kaleko plazatxoa dagoeneko bukatu egin dute, eta Aste Santuan etenaldia egingo du proiektuak, baina bere azken fasean sartuko da apiriletik ekainera, kalearen hasieran zentratuko direlarik. Gogoan hartu behar da, lur-azpiko ur sanemanendu sare osoa berritzeko helburua zuela nagusiki proiektuak.
Hondarribiko alkatearekin mintzatu gara obran bertan.