Gaintxurizketa-Lezoko trenbidearen tunelean lanean ari diren Coprosa enpresako 37 langileak elgarretaratzea egingo dute euren egoera salatzeko. Gaur egun Irungo RENFEko aldiriko trenak murriztuak mantentzen dituen trenbide horren egokitze lanak eta tunela, Oviedoko enpresa honi esleitu zizkion ADIF erakundeak. Eta enpresa asturiarra hartzekodunen konkurtsoan sartu delarik, ez du materiala ere erosteko dirurik.
ADIFek lanak bere horretan segoitzen dutela komunikatu badu ere, ELA sindikatuak jakinarazi digu, martxoaren bigarrenaz geroztik obrak geldirik daudela, eta bi zaindari baino ez daudela lanean. Eta lan gatazkaren aterabidea negoziatu nahian dabiltzatela. Goiz hontan bertan abokatuekin bilduko dira Irungo ELAren egoitzan.
Aukera bakarra ikusten dute, erakunde publikoek enpresa honen egoera aintzat har dezaten, hartzekodunen konkurtsoa sahiesteko, edo lanak beste enpresa bati esleitzea, baina 37 langile horien subrogazioa bermatuta.
Baina prozesu honek sei hilabetez luzatu ditzake, berez, ekainerako bukatu beharko liratekeen lanak. Egoera argitu bitartean, Irun-Brinkola RENFEko aldiriko trenetan, erabiltzaileek azken hilabeteetako transbordo eta zerbitzuen murrizketarekin segitu beharko dute.