Kotte Ezenarro izendatu dute Euskal Elkargoko lehendakariorde izateko

Antxeta Irratia 2018ko mar. 12a, 00:00

Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza izendatua izan da Lehen lehendakari orde, zendutako Peyuco Duhart lohitzundar auzapeza zenaren aulkia ordezkatzeko. %99.45 bozekin hautatu dute Kotte Ecenarro. Izan ere, ez da beste hautagairik izan, aurretik egindako bilkura batean erabakia zegoela aitortu baitigu Kotte Ecenarrok berak.

Kotte Ecenarro-k finantzamenduen ardura izanen du, arlo bat menperatzen duena Hendaiako herriko kontseiluan. Eta eskarmentu hori beharko du Herri Elkargoak. Izan ere, aurreonduaren orientazioa aurkeztu zuten larunbatean ere, eta Frantziar gobernuak finantzamedu legedi berrian 2018-2022 arteko finkatu baitu 60milioi euroko aurrekontua duten kolektibitateei beren funtzionamendu gastuak ez emendatzea 2017ko urteari begira, hortan sartzen dira Euskal Elkargoa bai eta Baionako herria.