Kafe-topaketa antolatu dute SNFCko tren gidariek, Spinetta erreforma txostena azaltzeko

Antxeta Irratia 2018ko mar. 12a, 00:00

SNCFeko tren gidariek zerbitzuen erabiltzaileak informatzeko kafe-topaketa bat antolatu dute gaur Hendaia eta Baionako tren geltokietan. 

Goizeko 6etan hasi eta 9ak arte topatuko dituzue bertan. Spinetta izeneko erreforma txostenari erantzuteko xedea dute. CGT eta Sur Rail sindikatuen arabera, tren bidaiariak izango baitira erreformaren ondorioz hunkituenak, finantzazio zailtasunetan diren tren-linea txikien kentzea aurreikusten baitu Gobernuak. Haien artean, Baioan-Garazi, Baiona-Paue edota abiadura handiko trenak ez diren Bordelera doazten TER zerbitzuak ere.

Gaurko mobilizazioek jarraipena ukanen dute datozen egunetan, martxoaren 22an SNCFeko sindikatu guziek frantses estatu osoan burutuko duten greba mugimendu azkarra indartzeko xedez. Baina goiz hontan tren geltokian izan da Jose Luis Aizpuru lankidea, eta CGT sindikatuko Peio Dufauk eman dizkio xehetasun gehiago.