Bidasoko emakumeak kalera irtengo dira

Antxeta Irratia 2018ko mar. 7a, 00:00

Azken asteotan instituzioekin inolako loturarik ez daukaten Bidasoaldeko zenbait emakume eta eragile feministek, martxoaren 8a antolatzen aritu dira.

Gure bailaran emakume identitatea bere dibertsitate osoan ulertuta, denei zuzendutako aldarrikapen espazio aske eta siglarik gabea sortzea zuten helburu, beti ere emakume guztiok zapaltzen eta menperatzen dituen sistema ZIS-HETERO-PATRIARKALA iraultzearen beharra aldarrikatzeko. Emakumeei inposatutako gizarte eredu patriarkal honen ondorioak, anitzak dira. Lanean, harremanetan, etxean, ekonomian, azken batean bizitza profesionalean eta pertsona gisa garapren pertsonalerako eskubidean ere.

Horren baitan, bihar 12:00etan San Juan plazan manifestazioa deitu dute, eta 18:00etan Giza-Katea egingo dute Epaitegiraino. Egunaren nondik norakoak ezagutzeko, Gaurko Andreak elkarteko Irene Kaskezubirekin izan gera.

 

Erlazionatuak