Antxeta eta Euskal Irratietako emakumeak greban!

Antxeta Irratia 2018ko mar. 7a, 00:00

Martxoak 8ko greba feministaren aurrean, Antxeta Irratiko eta Euskal Irratietako emakumeek greba egingo dute. Honenbestez, Euskal Irratietan lan egiten duten emazteen emankizunak ez ordezkatzeko erabakia hartu da. Xuxen erraiteko,  Kantu eskaintzak, Kultur alea, Hitz eta Putz, Jokoz kanpo eta Eguneko bilduma saioak ez dira entzungo. 

Egunean zehar, «Gaur Martxoaren 8a, EHko mugimendu feministen deialdiarekin elkartasunez, Euskal Irratietako emazte langile guziak greban dira. Ondorioz, ez gira gai usaiako programazioaren segurtatzeko» mezua entzungo da. Entzungo ez diren saioetan, mezua hasteko tenorean entzungo da. 

Saio berezia

Bestalde, Antxeta Irratiak zuzeneko saio berezia burutuko du San Juan Harria plazan, 11.45etatik aurrera. Grebaren jarraipena egiteaz gain, eskualdeko elkarte feminista ezberdinetako kideak pasako dira kalean ezarriko den estudiotik. Saioa 13.00etatik aurrera entzun ahal izango da, 90.5 fm eta 89.7 fm frekuentzietan.