Hartu Hitza Irun kalera atera da larunbata eta igandez, azaroaren 18an Irunen egitekoa den Euskal Herriko estatus politikoaren gaineko herri galdeketari bermea emango dioten 3.000 sinadurak biltzeko. Hamarnaka boluntario izan ziren larunbata goizean, Fermin Calbeton kalean, Zabaltza, SanJuan eta Urdanibia plazetan jaigiroan sinadurak biltzen.
Aurretik 452 sinadura bilduak zituzten aurretik, eta datu ofizialen zain, ehunka gehiago batu zitzaizkien larunbatean, baita atzo Mutxiko Egunean San Juan plazan ere.
Martxel Telletxea, Hartu Hitza elkarteko ordezkariak esplikatu zigunez, helburua 3.000 sinadura horietara hurbiltzea izanik ere, herritarrak aktibatzea ere bazen asteburu hontakoa.
Larunbatekoan, jai giroko bilketa izan zen, kaleak animatzeko xedez, Zizurkilgo, Añorgako eta Villabonako erraldoiak, Kemen Dantza Taldea, txalapartariak edota Irunabar-eko Aitor Errazkin eta Egoitz Zelaia bertsolariak aritu ziren kalez-kale, plazaz-plaza.