45 adituk parte hartuko dute parte Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Uhinak Kongresuaren 3. edizioan

Antxeta Irratia 2018ko mar. 1a, 00:00

Martxoaren 6an eta 7an, klima aldaketa ikuspuntu ezberdinetatik landuko dute hirugarren urtez Ficoban, UHINAK Kongresuan. AZTI erakundeak sustatuta, Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko mugazgaindiko kongresu honetan erakunde publikoak, enpresak, ikerlariak eta unibertsitateak elkarlanean jarriko ditu, lau ardatz nagusi hartuta.

Euskal Herriak klima aldaketari buruz datozen urteetan dituen erronkak eta aurrera eraman beharreko estrategiak aztertzea, ekonomia urdina sustatzeko enpresekin batera aldaketa klimatikoa arintze aldera martxan jar daitezkeen proiektuak, 2013az geroztik emendatu egin diren itsas-denborale eta uholdeen azterketa, eta honek izango duen eragina. Eta azkenik, denen artean, har daitezkeen neurriak adostea.

Bi egunetan, orotara 12 mintegi eta 45 hizlari aditu bilduko ditu kongresuak, haien artean, Southampton Unibertsitateko kosta-injeniaritzako ikerlaria den Robert Nichols, eta AEBko Delaware Unibertsitateko eta Kantabriako Unibertsitateko Ingurumen Hidraulikaren Institutuko Iñigo Losada, nazioarte mailan punta puntakoak.

Parte hartuko duten erakunde publikoen artean, Euskal Elkargoa Iparraldetik, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia daude. Diputazioaren aldetik, erakundeen arteko lankidetza ezinbestekotzat jotzen dute, baina aldaketa klimatikoari aurregiteko Gipuzkoako plangintzaren berri emango dute Uhinak Kongresuan. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, 2020-2050 Plan Estraegikoan lanean ari da, etorkizunean emango den eszenatokia aurreikusi eta neurriak hartzeko helburuarekin. Honi buruz interesatu gara gaur, Eusko Jaurlaritzako Klima Aldaketarako zuzendariaren eskutik.

Uhinak Kongresuan, Ipar zein Hego Euskal Herriko udaletxeetako ingurumen arloetako hamarnaka zinegotziu bilduko direla ere. Tokian tokiko politikek eragina dutelako, dena gehitzen duelako, klima aldaketaren kontrako borrokan. Jose Antonio Santano, Irungo alkateak argi du zentzu horretan, Irunen apostu sendoa egiten ari direlaZentzu honetan, alkateak iragarri du ere, 10 urteren buruan garraio publiko guztia eta udalaren esku diren ibilgailu guztiak elektrikoak izateko helburua du Irungo Udalak.