Xabier Iridoy: "ikusten da ez daudela eroso inbestigazio batzorde hau martxan jartzearekin"

Antxeta Irratia 2018ko ots. 27a, 00:00

Bihar eztabaidatuko du irungo udalbatzak EH Bildu eta SPI udal taldeek proposatu duten Ikerketa Batzordearen mozioaEAJk iada baiezkoa bozkatuko duela iragarri zuen joan den astean, Santano alkateak Xabier Iridoyk Hirigintza ordezkari lanetan egindakoen gainean isuri dituen ustezko gezurrak argitzeko tresna izango delakoan.

Alkateak, aldiz, begirunez hartu du Ikerketa Batzordearen aukera, baina alderdiaren esku utzi du udalbatzan sozialistek bozkatuko dutena.

 

Plaiaundiko pisten lekualdaketa

Anartean, Plaiaundiko kirol instalazio leku aldaketarako azken bi aukerak mahaigainean daudela, alkateak berak berraktikbatu izan zuen Olaberriako Beko-Errotakoa baztertua geratu zen joan den astean. Eta ostiralean, EAJ-PNVk Olaberria bailarako landagune gisa babesteko plana osatzeko 2016az geroztik gelditu edo blokatua dagoena, berriz ere martxan jartzea eskatu zuen Bozeramaleen Batzordean. Honi buruz mintzatu gara gaur Xabier Iridoy, jeltzaleen bozeramalearekin.