Gazteak naturarekin lotzeko "Lur Maitte" programa pedagogikoa eskainiko da Irungo ludoketetan

Antxeta Irratia 2018ko ots. 26a, 00:00

Irungo hiru Udal Ludoteketan Lur Maittea izeneko programa berritzailea abian jarriko dute apirilaren 10ean. Pedagogia berdean oinarritutako programa da honakoa, egungo gizarteak naturarekin galdu duen lotura hori berreskuratu, eta joko librea, natura bera eta esperimentazioa, haurren heziketa ez formalean tresna izugarri eragingkorrak izan daitezkeela erakutsi nahi dute. Programaren sortzaile eta eramailearekin, Maider Aizpurua irakaslearekin mintzatu gara goiz hontako aurkezpenaren ondotik gehiago jakin nahian.

Programari abiada emateko, heldu den larunbatean 16:30etik 19:30era Heike Freire, pedagogia berdearen sortzaile eta adituaren hitzaldi-tailerra eskainiko du Udaleko Gazteria arloak dohainik. 

Ludoteketako Lur Maittea programan parte hartzeko, auzoko edo gertuen duzuten ludoteketara jo beharra dago. Landetxa, Lapîtze zein Palmera-Monteroko Txiki Labean.