Hondarribiko udalbatzan EH Bilduk aurkeztutako mozio baten ondorioz, Hondarribiko etorkizunerako garrantzitsua den Zubietako Parke Teknologikoaren alde egitea adostu zuten udal talde guztiek. Hondarribiarentzat ez ezik, garapen teknologiko eta industrialaren aldeko akordioa ezinbestekoa delakoan.
Hirigintza Plan Orokorrak berak aurreikusten duen proiektua izaki, eta 10.000 lanpostu sor ditzakeela jakinda, Irun eta Hondarrribiaren arteko konpatibilizazio plana bideratzea berretsi egin zuten, beste erakundeekin lankidetzan jarraitzea erabakiz.
Hondarribiko EH Bilduko Karlos Gebarak argi utzi du, horrek ez duela esan nahi Hirigintza Planarekin bat datozenik, baina proiektu hau ezinbestekotzat jotzen dute.
Hondarribian onartutakoaren ondotik, Bidasoko EH Bilduk Irungo alkatea, Jose Antonio Santano proiektu honen aurkako mugimenduak egiten ari dela dio, eta bi herriek sinatutako ituna hautsi nahian dabileakoan da EH Bildu. Eta hori oso larritzat jotzen dute. Bailarako ikuspegia ukan dezala, eta ez ditzala bi herrietako bizilagunen interesak kaltetu galdegin dio EH Bilduk Irungo alkateari.