Hondarribiko Musika Eta Dantza Eskolak astebeteko ekitaldi programa antolatu du. Berez joan den ositralean hasi ziren helduen emanaldiarekin. Baina gaurtik hasita eta larunbata bitartean, eskolan ari diren adin eta alor guzietako 400 bat ikasleek klaseetan egin ohi dutena gizarteratu nahian, «A Tempo» izeneko egitaraua proposatuko diete herritarrei.
Aste honetan ez dituzte klaserik izango beraz. Egiten dakitena plazaratu baizik. Musika saioak ez ezik, hitzaldiak eta erakustaldiak ere izango dira. Gaurkoari dagokionez, zuzendariak aipatu dizkigu zeintzuk diren hitzorduak.
Pianoaz gain, 17:30etan euskal dantza emanaldia eta perkusuia 19:00retan, eta Igor Carballoren eskutik, musika tresnak konpontzeko eta egoki mantentzeko tailerrak borobilduko dute gaurko programa.
Orotara, 23 hitzordu dira aste honetan, eta egunero 17:30etik aurrera Kultur Etxera hurbilduz gero, saioak entzun ahal izango dituzue ikasleen eskutik.