Jose Antonio Santano alkateak adierazi du, begi onez ikusten duela Si Se Puede Irun Ahal Dugu eta EH Bildu udal taldeek, udalbatzara eramango duten Ikerketa Batzordea osatzeko mozioa. Berez ez duela kontra egiteko arrazoirik ikusten, baina alderdi sozialistaren bozka ez duela berak zehazten, eta oraindik argitu beharko dela zein jarrera hartuko duten. Gogoan hartu, mozioaren xedea dela, Xabier Iridoyren Hirigintza arloko kudeaketaren legaltasuna ezbaian jarri dituen Jose Antonio Santano alkateak egindako akusazioak, egia ote diren aztertzea, eta hala bada jeltzaleen kudeaketari buruz neurri legalak hartu. Eta hala ez bada, alkateari iruzurretan ibili izanagatik, ardura politikoak zuritu eta dimisioa eskatzeko helburua du Ikerketa Batzordeak.
Udal Gobernuko talde sozialistak ez eta PP alderdiak ere, ez dute oraindik zer bozkatuko duten aurreratu. Baina berdin da. EAJ azkar atera baita esatera, errealitatea ezagutzera ematen lagunduko duen edozein ekimen babestuko duela. Ikerketa Batzordeari baiezkoa emango diote jeltzaleek. Inork deus estaltzeko ez badu, logikaz udalbatza osatzen duten 25 zinegotziek baiezkoa eman beharko luketeelakoan dago EAJ udal taldea. Baita mozioa aurkeztu duten Irun Ahal Dugu eta EH Bilduk ere.
Xabier Iridoyren audioa duzue entzungai