Pentsiodunak kalera atera dira berriz ere. Seigarren mobilizazioa zuten Irunen. Marka guztiak apurtu, eta 2.000 lagun inguru bildu dira. Irungoak ez ezik, Hondarribikoak ere bertaratu direlarik. Espainiako Estatu mailan mobilizatu dira pentsio duin baten aldeko plataformak. Eta Irungoek manifestaldi hasieran esan dutenez «mobilizazio arrakastatsua suertatu da, Oreretan 1.000 lagun bildu dira goizeko 11:00etan, eta Madrilgo Kongresuaren aurrean 20.000 lagun». Manifestaldia jendetsua izanagatik ere, espaloietatik egin dute, trafikoa ez oztopatzearren. Eta joan den astelehenean hasi zuten sinadura bilketa ondo doa. Baina «gaur ez dituzte sinadura mahaiak jarri, eta heldu den astelehenean atsedena egingo dutelarik, martxoaren 5erako deitu duten hurrengo elgarretaratzean ezarriko dituzte. joan den astelehenean 948 sinadura bildu zituzten zehazki, eta auzoetan astean zehar bildutako elkartzea falta zaie. Edozein kasutan, aukerak izango dira adinekoek zein gazteek ere pentsio publiko duinen alde sinatzeko, auzo elkarteetan, eta adinekoen hainbat egoitzetan. Luis Marianoko gizarte zentroan esate baterako. Ohar bat eman dute ere, norbait dirua biltzen aritu baita ekimen honen aitzakiarekin. Eta argitu dute, ez dutela pentsiodunen mugimendutik xentimo bat ere eskatzen».
Manifestaldia hasi aurretik, Joseba Alza, mugimenduko kidearekin mintzatu gara.