Muguruzatarren anai gazteenak, bakarkako 15.lana kaleratu du, « Leiho bat zabalik ». Izenburua bera ez dela kasualitate bat dio Muguruzak. Konfort gunetik atera nahi izan baitu azken lan honekin, leiho bat beti zabalik utziz. Entzuleak zerk harrapatzen gaituen ere badaki. Eta larunbatean 19 :00etan kontzertua eskainiko du Irunen bertan, bere etxean, Oiasso Erromatar museoan. Sarrerak han bertan ere erosteko aukera dago.