Irungo EAJk ikerketa batzorde bat osatzeko mozioa babestuko du.

Antxeta Irratia 2018ko ots. 21a, 00:00

SPIk eta Irungo EH Bildu-k Santano alkateak Xabier Iridoy Hirigintza ordezkari gisa egindako ilegalitateei buruz egindako adierazpenak ea egia ote diren argitzeko eskatu duten ikerketa batzordea babestuko duela, azalarazi du EAJk. Jeltzaleek Santanok Korrokoitz kasuaren legez kanpoko kudeaketari buruzko frogak aurkeztu ez izana onartezintzat jo dute.