Manuel de Fallaren "el amor brujo" Itsas etxea auditoriumean ikusgai

Antxeta Irratia 2018ko otsailaren 21a

El amor brujo, Manuel de Fallak Pastora Imperio eta haren amak bildutako ijitoen legenda eta antzinako aireetan inspirazioa hartuta konposatu zuen. Bertan, musika andaluziarraren muina paregabeki islatu zuen palo ezberdinen bidez; seguiriya, soleare, polo, martinete edo zambren espiritua bere idazmenean txertatuz. 

Euskal barrokensemble eta Enrike Solinis-en eskutik, "El amor brujo" ikuskizuna igandean, 20:00etan, ikusgai egongo da Itsas Etxea Auditoriumean.

Erlazionatuak