Euskaraldia Hondarribian prestatzeko bigarren saioa egin zuten atzo Kultur Etxean

Antxeta Irratia 2018ko ots. 21a, 00:00

Abenduko belarriprest eta ahobiziak biltzeko talde eragilea sortzeko helburuarekin, 21 lagun bildu ziren otsaileko lehendabiziko bilkuran. Eta horri jarraipena emanez, atzo datozen asteetan dinamika herri mailan aktibatzeko hurrengo urratsak zehaztu zituzten.

Aurreikusia duten kronogramaren arabera, datozen asteetan herriko eragileengana joko dute, ekimenean parte har dezaten. Blagan elkarteko Martin Lizeagak, xehetasun gehiago eman ditu.