IZARKOM, Euskal Herriko lehen telekomunikazio operadore kooperatiboak. Atzo bertan hasi baitzen zerbitzua ematen. Momentuz, Ipar Euskal Herrian erresidentzia duten pertsonek ezin izanen dute eskuratu, baina IZARKOM elkarteko arduradunek azaldu digutenez, lanean ari dira zerbitzuaren kontratazioa Ipar Euskal Herrian ere zabaltzeko. Elkarte edo eragileen laguntza eskatzen dute horretarako.
Proiektu kooperatiboa den heinean, eta ez komertziala, beti “prezio justuan” haien zerbitzua jaso ahal izaiteko, proiektu kooperatiboaren partaide izan behar da, horretarako aukera duzute www.izarkom.eus webgunean.
Euskal Herri mailako telekomunikazio operadore kooperatibo honen zerbitzuaren ideia baten egiteko, Irun eta Hondarribian, telefono finkoa eta interneta edota telefronia mugikorra eskaintzen du, azken honen kasuan, 6,90 xentimoetatik hasita, 4G zerbitzuko GB 1 eta 100 minutu deietan, eta gehienezkoa 19,90 eurotan, 10 GIGA eta dei mugagabeekin.
Baina momentuz, legedi kontuak direla eta, esan bezala, gure eskualdean soilik Irun eta Hondarribian eman dezakete zerbitzua.