"Bidean ikasia" liburuaren inguruko solasaldia eskainiko du Arantxa Urretabizkaiak

Antxeta Irratia 2018ko otsailaren 20a

Hondarribiko Blagan euskara elkarteak bere partetik, Arantxa Urretabizkaia idazlearen «Bidean ikasia» liburuaren inguruko solasaldia proposatzen digu Kultur Etxean, otsailaren 21ean, heldu den asteazkenean 19:00retan. Euskadi Literatura Saria jaso zuen lan honengatik 2016ean.

Idazlearen gogoeta, kronika eta fikzioa uztarten ditu, emakumeek Hondarribiko alardean parte hartzeko hartutako erabakiak sortutako lurrikaraz hitz egiten duelarik.